II. Agroekologia eta Autogestio Jardunaldiak

Udaberriaren etorrerarekin, hemen dira beste behin ere Uztaro Kooperatibaren eskutik II. AGROEKOLOGIA eta AUTOGESTIO JARDUNALDIAK!!!

Zikloari jarraipena emanez, indarberriturik eta haize berriekin datorkigu aurten ekimena gurera, agroekologia jardunaldiak izatetik, AGROEKOLOGIA eta AUTOGESTIO JARDUNALDIAK izatera igarota. Izena eta izana bat eginez.

Izan ere, krisi deritzoten honetan, geure kabuz eta autogestioaren bidetik egin nahi ditugu gauzak, eta horretan sinisten dugulako, kapitalismoaren zurrunbiloari stop egin eta alternatiba erreal gisa funtzionatzen duten hainbat proposamen ezagutaraztea da aurtengo jardunaldi hauen helburuetako bat.

Horren adibide, Argentinan berreskuratutako enpresen mugimenduaren berri izanen dugu, ideiak elkar trukatuz eta geurera ekarriz, kooperatiba autogestionatuen eraketa etxean ere posible dugulako. Ildo beretik eta nekazal munduarekin uztartuz, langileon batasunari esker eraldaketa posible dela ere oroitaraziko digute Andaluziako eta Iparraldeko gure kideek.

Ezin ahaztu ordea, kapitalismoaren nondik-norakoak zertan diren eta bizitza sistema antzu horren aurka bertan ditugun hainbat erresistentzia mugimendu.

Eta azkenik, zer hobe arestian aipatutako guzti horri aurre egin eta, urteetan eta urteetan, bizitzarekin berarekin bateragarriagoa den bizimodu bat jarraitu duten emakume baserritarren mahai-inguru bat baino!? Sistema kapitalista eta patriarkal honetatik at, asko dugu eurengangik ikasteko. Entzun ditzagun ba!

Entzun eta parte hartu. Iritziak, ilusioak, ideiak eta kritikak partekatzeko irrikitan gattun/k! Etor hadi!

II. AGROEKOLOGIA eta AUTOGESTIO JARDUNALDIAK [Uztaro Kooperatiba] – EGITARAUA

Apirilak 25. Ostirala
KAPITALISMOAREN KRISIA eta ERRESISTENTZIA LOKALAK
19:00. Hitzaldia. Elebeltz Topagunea. Lasarte-Oria
Luis González (Ecologistas en Acción)
Mikel Alvarez (AHTren Aurkako Mugimendua)

Elebeltz Topagunea
Kale Nagusia, 62
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Maiatzak 1. Osteguna
KOOPERATIBISMO AUTOGESTIONATUA
14:30. Bazkari herrikoia (10 €). Kortxoenea Gaztetxea. Donostia
17:00. Hitzaldia. Kortxoenea Gaztetxea. Donostia
Lluis Rodríguez (ICEA. Instituto de Ciencias Económicas y de la Autogestión)
Alejandro Pizzi (Berreskuratutako enpresen Argentinako mugimendua)

Maiatzak 16. Ostirala
EMAKUME BASERRITARRAK eta ELIKADURA BURUJABETZA
19:00. Mahai-ingurua. Putzuzulo Gaztetxea. Zarautz
Leticia Urretabizkaia (Ikerlaria)
Emakume baserritarrak

Maiatzak 23. Ostirala
NEKAZAL SINDIKALISMO ALTERNATIBOA
19:00. Hitzaldia. Putzuzulo Gaztetxea. Zarautz
S.O.C / S.A.T (Sindicato de Obreros del Campo. Andalucía)
L.G (Laborantza Ganbara. Iparralde)

SARRERA DOAN

Uztaro Kooperatiba

Kartela

Curso de tracción animal

Los baserritarras de Uztaro Koop. de Beizama, estamos organizando el siguiente Curso intensivo de Tracción animal para trabajo agrícola y extracción forestal.

El curso se realizará en las huertas de Beizama los días 6 y 7 de Junio y será impartido por Alfred Ferris, agricultor ecológico con más de 20 años de experiencia en el manejo de animales en labores agrícolas y forestales. Para ello contaremos con una de sus yeguas bretonas y sus herramientas particulares.

(more…)